<< Intro
castellano   |   français   |   english  
Zer da Labayru
Euskerearen Erabilera Planak
Ikastaroak
Etnografia arloa
Itzulpen zerbitzua
Argitalpenak
Biblioteka
Labayru Gaur
Onomastika
Kontaktua
Lan Poltsa
Corpusa
 
 
 

•  Labayruko mailak
       Alfabetatze mailak (1-3)
       Goiko mailak (4-5)

•  Beste ikastaro batzuk
       EGA prestetako ikastaroa
       Hobetze maila
       Bizkaiera lantzen
       Mintzamena

•  Ikastaro bereziak
       Itzulpen eskola
       Administrazinoko eta irakaskuntzako hizkuntza-eskakizunak (perfilak)
       Euskera teknikari eta trebatzaileen prestakuntzarako ikastaroa

•  Bestelako informazinoa
       Ikastaroen ganeko informazinoa
       EGA azterketa
       Kontaktua


 Alfabetatze Mailak  (1-3)  

DEKLINABIDEA-ATZIZKIBIDEA. ADITZA I (BIZKAIERAZ). IDAZKERA.
   · Zuzen idazten ikasi.
   · Ahozkoa aberastu.
   · Berbazkoaren eta idatzizkoaren arteko zubia egin.
   · Irakurten ohitu eta zaletu.

JOSKERA I. ADITZA II (BIZKAIERAZ). BIZKAIKO EUSKAL LITERATURA ETA TESTU- AZTERKETA.
   · Joskera hobetu.
   · Idazkera aberastu.
   · Ahozko baliabideak ugaritu.
   · Literaturaren gaineko ezaupideak hartu.

JOSKERA II. ADITZA III (BIZKAIERAZ ETA BATUAZ). EUSKAL LITERATURA ETA TESTU-AZTERKETA.
   · Esaldien joskera aztertu.
   · Idazkera jasoa landu.
   · Literaturan murgildu.
   · Bizkaiera landu eta euskera batura hurreratu.

EGA (AZTERKETA)
   · Labayru Ikastegia, EGA azterketak eratu eta ebaluetako zentro homologaua da.



 Goi Mailak   (4-5)  

MORFOJOSKERA. ADITZ KONPARATUA. EUSKAL LITERATURA ETA TESTU-AZTERKETA.
   · Testuak maila morfologikoan eta sintaktikoan aztertu.
   · Aditz batua ikasi.
   · Euskal literatura eta kultura gaietan sakondu.

IPARRALDEKO LITERATURA. EUSKAL FONETIKA ETA FONOLOGIA.
DIALEKTOLOGIA. DIAKRONIA. TESTU ZAHARREN AZTERKETA. EUSKAL HIZTEGIGINTZA.

   · Iparraldeko euskalki eta literaturara hurreratu.
   · Euskeraren barruko egiturek historian zehar euki daben bilakaera aztertu.
   · Euskalkiak aztertu.
   · Berben esangurak eta adierak landu.

GOI AGIRIA (LAN MONOGRAFIKOA)
   · Ikasleak berak aukeratuko dau ikertu gura dauen gaia.
   · Gai horri buruzko lana egin irakasle baten gidaritzapean.
   · Lanaren ahozko aurkezpena.



 EGA prestetako ikastaroa  

   · Atariko probak.
   · Joskera arazoak / Berridazketak.
   · Entzumena.
   · Mintzamena.
   · Idazlanak.
   · Sinonimoak.
   · Ohiko akatsak.



 Hobetze maila 1

Norentzat: euskalduntze eta alfabetatzeko goi mailetako ikasleentzat. Euskeraren ezagutzan sakontzeko edo lortutako mailari eusteko.

   · Gramatika arazoak.
   · Aditza euskalkiz euskalki.
   · Oinarrizko itzulpena.
   · Ahozko erregistroak.
   · Euskal kultura.




 Bizkaiera lantzen  

Norentzat: batuzko eredutik bizkaierara hurreratu gura dabenentzat.

   · Bizkaierazko aditza.
   · Hiztegi eta esapideak.
   · Ahoskera.
   · Bizkaieraren azpieuskalki eta aldaerak.
   · Saio teoriko eta praktikoak.



 Mintzamena  

Norentzat: berbazko gaitasuna hobetu gura dabenentzat.

   · Berbetan erreztasuna lortzeko.
   · Akatsak zuzentzeko.
   · Herriko hizkera bizira hurreratzeko.
   · Berbaldia atontzeko lagungarriak erabilten ikasteko.



 Itzulpen Eskola 1

1.- EUSKAL ITZULPENERAKO GRAMATIKA. OINARRIZKO ITZULPENA. ITZULPEN KONPARATUA.
      · Itzulpenerako Euskal gramatika egitura garrantzitsuenak.
      · Korapilo eta akats nabarmenenak zuzendu.
      · Oinarrizko ereduen itzulpena (oharrak, artikuluak, gutunak, etab.).
      · Itzulpen teknikak.
      · Euskal itzulpen eredugarrienen azterketa.

2.- ITZULPEN TEKNIKOA. ADMINISTRAZINO ETA LEGE-HIZKUNTZA. ITZULPEN LITERARIOA.
      · Kultura gai hautatuen itzulpena: artea, historia, natur-zientziak, etab.
      · Administrazinoan erabilten diran eredu idatzien itzulpena.
      · Testu-txatal aukeratuen itzulpen-saioak.

1 Itzulpen ikastaroak edo Hobetze maila egin ahal izateko, euskerako agiriren baten jabe izan beharko da: Hizkuntz Eskolako Gaitasun Agiria, EGA edo Labayru Ikastegiaren Oinarrizko Ikas Agiria, Administrazinoko hirugarren hizkuntza-eskakizuna edo Irakasleen bigarren hizkuntza-eskakizuna. Era berean, unibersidade mailako ikasketak euskeraz egin dituenek eta Derioko Ikastaroko bost mailak eginda daukiezanek be erea eukiko dabe ikastaro horreek egiteko.




 Administrazinoko eta irakaskuntzako hizkuntza-eskakizunak (perfilak)  

Norentzat: hizkuntza-eskakizunetako azterketak prestau gura dituenentzat (bizkaieraz eta batuaz).

   · Azterketak prestetako saioak.
   · Berbaldia atontzeko lagungarriak.
   · Idazteko teknikak.
   · Irakurmena lantzeko eta hiztegia aberasteko ariketak.




  Euskera teknikari eta trebatzaileen prestakuntzarako ikastaroa 

   a) Administrazinoa eta euskerea:
         · Gramatika ohiko akatsak.
         · Estilo arazoak.
         · Administrazinoko idatziak.

   b) Hizkuntzaren normalizazinoa:
         · Euskera Biziberritzeko Plan Nagusia.
         · Erabilera Plana.
         · Esparru sozio-ekonomikoan hizkuntza-normalizazinorako plana.

 

Ikastaro honen gaineko informazinoa:

   Noiz:   Irailaren 15tik 27ra.
   Izena emoteko epea:

  Bagilaren 2tik garagarrilaren 30ra

   Matrikulea:   445 €

 


 Derioko Udako Euskal Ikastatoaren gaineko datuak  

Ikastaroa:

   Noiz:

  Bagilaren 16tik 28ra.
  Bagilaren 30etik garagarrilaren 12ra.

   Non:

  BOLUETAN
   Bilbo-Galdakao errepidea, 6A

   Ordutegia:   09:00 - 14:00 / 16:00 - 18:00
  Zapatuetan: 09:00 - 13:00

 

Matrikula:

   Ohiko ikastaroak:   240 euro.
   Ikastaro bereziak:   445 euro.

 

Izen-emotea:

   Noiz egin:   Bagilean.
   Nola egin:   1. NAren fotokopia ekarri.
    2. Ikaslearen fitxa bete Labayruko egoitzan.
    3. Matrikula-dirua k/k honeetariko baten sartu:
          Bilbao Bizkaia Kutxa: 2095-0126-25-2035006949
          Caja Laboral-Euskadiko Kutxa: 3035-0019-90-0190019969
     4. Diru-sartzearen erresguardoa Labayru Ikastegiko idazkaritzara eroan.

 

Sarrera azterketa:
Ikasle barri guztiei sarrera azterketa egingo jake (Labayruko mailetan sartzeko).

 




 EGA azterketa 

Labayru Ikastegiko lehenengo hiru mailak gainditu dituenek daukie Ikastegi honek eratzen dauen EGA azterketara aurkezteko eskubidea.

    Azterketa egunak:

   Atariko proba:   Garagarrilaren 15a.
   Idatzizkoa:   Garagarrilaren 17a.
   Ahozkoa:   Garagarrilaren 17a.


    Izena emoteko epea: Bagila.

 



 
 Kontaktua  

Helbidea:        LABAYRU IKASTEGIA

 

Aretxabaleta kalea 1, 1.

 

48010 Bilbao.

 

Tel.: 94 443 76 84

 

Faxa: 94 443 77 58

 

e-maila: labayru@labayru.org

 

Bulego orduak:     9.00-13.00

 

16.00-18.30 (barikuetan izan ezik)