Ume jolasak-kantuak-dantzak
Euskal kantak
Lo kantak
Herri kantutegia eta euskal curriculuma
Ipuin tailerra
Jolasak
Bertsolaritza (Bertsolaritza irakasteko oinarrizko ikastaroa)
Euskal mundu sinbolikoa
Tradizioko euskal ipuingintza
Ume eta gazte berbeta
Umeen berbeta eta umeentzako hizkuntza lantegitxoa
Nobelagintza
90eko hamarkadako euskal literatura
Euskal ahozko literatura
Haur literatura tailerra
Euskal literatura
· Azken joerak
· Haur literatura
· Euskal literatura klasikoa (XVI-XIX)
· XX. mendeko literatura
Azken aldiko euskal literatura garaikidea
Soziolinguistika
Informatika euskeraz
Euskal gaiak Interneten
Bizkaiera lantzeko curriculuma
Elikadura eta dietetika
Argazkigintza digitala
Euskararen historia
Kontaktua
Helburuak: Ume jolasak, kantak, dantzak, ipuintxuak, etab. irakastea eta, batez be, horreek umeei transmititzeko bideak proposatzea.
Edukiak:
· Ume jolasak / kantuak.
- Min hartzen dabenekoak.
- Burla egitekoak.
- Laztantzerakoan egitekoak.
- Esku eta hatzamarrekaz egitekoak.
- Naturagazko erlazinoa.
- Kateatuak.
- ...
· Kantuak.
- Ume-kantu, bertso eta balada eredugarri batzuen bitartez, euskal kantak landuko dira.
· Dantzak.
- Jauziak.
- Kantudun dantzak.
- Joko dantzak.

Helburuak:
· Euskal kantutegiaz gozatzea.
· Kanta zahar eta barriak berreskuratu eta ikastea.
· Kantutegia baloratzen ikastea.
· Kantutegia euskal nortasun faktore lez baloretea. Kultura eta sasoi jakin baten adierazle lez baloretea.
· Kanten garrantziaz hausnartzea: heziketa tresna eta kultura transmititzeko tresnez jabetzea.
· Besteekaz hartu-emonak sortzeko, ezagutza bide eta gozatatzeko tresnatzat hartzea.
· Kantutegiak historian zehar euki dauen aldaketaz jabetzea.
· Kanta bakotxaren testuingurua, hiztegia, istorioak etab. ezagutzea.
· Autore desbardinak ezagutzea.
· Ahozko literaturara hurbiltzea.
· Kantutegiaren bidez euskalkietara hurbiltzea.
Edukiak:
· Ahoz aho transmitidutako kantak (baladak, koplak...).
· Idazle ezaguna daukien kantak.
· Hegoaldeko kantutegia.
· Iparraldeko kantutegia.

Helburuak: Lo kantetara hurbildu eta gozatu.
Edukiak:
· Zer dira lo kantak?, zertarako?, zelan kantetan dira?
· Hitzen azterketea.
· Musikearen azaleko azterketatxua.
· Euskal lo kantak eta inguruko kulturetako lo kantak.
· Bizkaiko lo kantak aztertu eta ikasi.
· Beste euskalkietako lo kantak.
Helburuak:
· Kantutegia aztertzea euskal curriculumaren ikuspegitik.
· Kantua, kultura trasmisino edo hedapen bide moduan erabiltea.
· Aro eta euskalki desbardinetako kantak ezagutzea, bere testuingurua ulertzea, ikastea eta kantetea.
· Kantetearen plazerra sentitzea.
· Gure ikastetxean lantzen diran kantak sailkatzea.
· Kantutegiaren ezagutza handitzea gure ikastetxean .
Edukiak:
· Ahozko euskal literaturea eta kantagintza.
· Autore ezaguna daukiezan olerkiak eta bertsoak.
· Gure ikastetxeko kanta sortea.
Helburuak:
· Bai kontetan bai entzuten beste barik gozetako.
· Sormena bultzetako.
· Kultura baten arlo, hizkuntzagaz sano lotuta dagoana, ezagutzeko eta lantzeko.
· Mundua zelan ikusten / ulertzen dogun ohartzeko.
Edukiak:
· Gorputzaren erabilerea (keinuak, begiak...).
· Ahotsa (erritmoa, tonua, ahoskerea...).
· Ipuinen hasierako eta amaierako formulak.
· Entzulea eta ipuin motak.
· Girotzea, denpora eta lekua.
· Ipuinak kontetako lagungarriak.
· Hizkuntza baliabideak (onomatopeiak, erregistroak...).

Helburuak:
· Gure plazetan eta ikastetxeetan ikusten dan betiko jolasei buruzko ezjakintasuna asetzea.
· Jolasekaz lotuta eta galtzear dagoan lexikoa berreskuratzea.
Edukiak:
· Jolasten hasi baino lehenagokoak. Zotz egiteko formulak.
· Betiko jolasen gordailua: Aldaika, altzaketan, txilin portaka, antzera lumaka, busti ala lehorka, txilin-txilin bonba, soka saltoka egiteko kantak...
· Jolasen ingurukoak: kantak, esaerak....
· Jolasen hiztegia.

Helburuak: Euren kabuz bertsolaritza landu gura daben guztiei oinarrizko formazinoa eta lanabesak eskaintzea.
Edukiak:
· Bertsolaritzaren historia.
· Bertsogintzaren oinarrizko formakuntza teknikoa eta klaseak gidatu ahal izateko ezagutza praktikoa.
· Berbea jolas bihurtu.
· Bertsolaritza ahozkotasuna lantzeko bitartekoa.
Helburuak:
· Ume eta gazteei Euskal Herriko tradizinozko kultura moldeak trasmititzea.
· Irakasle, begirale, prestatzaile, hezitzaile, guraso eta holan gura dabenak euskal tradizinoaren edukien jabe egitea.
· Euskal Herriko tradizino biziak gaur egun: eguneroko jardueren elikadurea.
Edukiak:
· Ohitura zaharraketa urte sasoiak.
· Eguraldiari buruzko jakinduria. Atsotitzak.
· Euskal mitologia. Mari eta bere legeak.
· Koloreak eta zenbakiak.
· Ipuingintzaren ildo batzuk.

Helburuak:
· Ahoz aho heldu izan jakuzan euskal ipuinak jorratu, ereduak emon eta tradizinoa ezagutzea.
· Ipuinaren atalen azterketea egin eta, oro har, testu azterketarako bideak lantzea.
· Hizkuntzaren mundu sinbolikoa ezagutzea.
· Ahozko eta idatzizko sormenerako bideak eskaintzea.
Edukiak:
· Ahozkotasuna eta ipuingintza (sarrera).
· Ipuinaren atalen azterketea.
· Ipuinaren azterketa gramatikala.
· Ipuinaren sinboloen azterketea.
· Testu azterketarako beste estrategia batzuk.
· Ahozko eta idatzizko sormena lantzeko estrategiak eta jolasak.
Helburuak: Umeentzako hizkuntza afektiboaren zenbait ezaugarri linguistikoz modu praktikoan jabetzea.
Edukiak:
· Hizkuntza mailen eta funtzinoen ganeko gogoetea.
· Umeen hizkerearen ezaugarri nagusiak.
· Hizkuntza afektiboa lantzeko baliabide linguistikoak (hotsak, enfasia, elementu txikigarriak...).
· Umeen hizkerearen alderdi kulturala (olgetak, dantzak, kantak, ipuinak...).
· Gazteen hizkerearen ezaugarri nagusiak.
· Erregistrorako baliabideak (hizkuntza kolokiala, euskalkia, hitanoa...).
· Lokuzino eta hiztegirako bideak.
· Komunikazino bide barriak (internet, eskuko telefonoa...).
· Gazteak hizkuntzaren normalizazinoaren eragile. Aisialdia eta irakaskuntzaren erronka.

Helburuak: Umeentzako hizkuntza afektiboaren zenbait ezaugarri linguistikoz modu praktikoan jabetzea.
Edukiak:
· Ume txikitxuen berba berezia.
· Hizkuntza afektiboa lortzeko beste baliabide batzuk (elementu txikigarriak, afektiboak...).
· Hotsen erabilerea.
· Umeen zenbait behar komunikatibo (olgetan, arropa atontzen, jaten...).
· Umetxuekaz erabilteko esaera eta errefrau batzuk.

Helburuak: Ikasleak (batzutan irakasleak be bai) bildurrez hurreratzen dira nobelara, irakurtzen ari diran liburuaren barrunbeak ez dituezalako ezagutzen. Ikastaro honetan, beraz, nobelagintzaren barruko osagaiak aztertu eta ulertzeko ahalegina egingo dogu. Modu horretan, irakasleak ikasleei eleberri bat irakurteko agintzen deutsienean, liburuaren barruko mekanismoak irakatsiko deutsiez. Izan be, edozein literatur lan zenbat eta hobeto ezagutu, gozamena handiagoa izan ohi da.
Edukiak:
· Nobelagintzaren osagaiak: pertsonaiak, denporea, espazioa...
· Idazkerea, estiloa, tonua...
· Euskal nobelagintzaren alderdi batzuk.
· Idazle teknikak.

Helburuak: Ikastaro honen helburua 90eko hamarkadan euskal literaturan, narratiban nahiz olerkigintzan nagusitu diran estetikak eta joerak azaltzea da. Estetikak gaur egun indarrean dagoz, horregaitik, behar-beharrezkoa da horreek ondo ezagutzea oingo euskal literaturearen nondik norako nagusiez jabetzeko. Beraz, azken urteotako euskal literaturearen gainbegiradea zehatza proposatzen da.
Edukiak:
· Narratiba.
- Kontaketa fantastikoaren bide nagusiak, idazleak eta testuak.
- Kontaketa errealistearen bide nagusiak, idazleak eta testuak.
- Errealismo zikinaren kontaketea, bide nagusak, idazlek eta testuak.
- Absurduaren kontaketea, bide nagusiak, idazleak eta testuak.
· Olerkigintza.
- Sinbolismo intimista.
- Joera kulturalista.
- Esperientziaren poesia.
- Erresistentzia poesia.
- Joera feminista.
- Errealismo zantarraren joera.
Helburuak: Ahozko euskal literaturearen ekoizpen nagusiak ezagutu, literarioki jorratu eta horren guztiaren ganean testu azterketarako orientabideak proposatzea.
Edukiak:
· Ahozkotasunaren ezaugarriak ezagutaraztea.
· Ahozko ekoizpenen lanketa literarioa jorratzea: ipuina, baladea, kantu lirikoa, atsotiza, kanta, bertsoa, antzerkia...
· Testuak iruzkintzeko orientabidek emotea.
Helburuak: Eskolan, haurren sormen literarioa pizteko, idazlana da gaur egun erabilten dan eredu bakarra. Haurraren irudimenean baliabide gehiago be badagozala jakinda, sormena bultzatzeko modu desbardinak bilatuko ditugu, Gianni Rodari idazle eta pedagogoaren sisteman oinarrituta.
Edukiak:
· Modu barriak bilatzea haurren sormena lantzeko, hitzekaz jolastuz, haurtzaroko oroimenak berreskuratuz...
· Ipuingintza tradizionala, ahozko literaturea eta bertsogintza.
· Gianni Rodariren sisteman oinarritutako ariketak eta jolasak.
· Haur literaturearen teoria orokorra.
Helburuak: Ikastaro honen helburua 90eko hamarkadarik hona narratiban zein olerkigintzan nagusitu diran estetika eta joera barriak azaltzea eta jorratzea da. Idazle eta lan barriak agertzea. Azken urteotako euskal literaturearen gainbegirada zehatza egitea proposatzen da.
Edukiak:
· Narratiba joera nagusiak (errealismo zikina, absurdoaren kontaketa, kontaketa lirikoa...).
· Olerkigintzako joera nagusiak.
Helburuak: Haur Literatura lantzeko baliabideak proposatzea; haurrentzako literaturea idazteko eta haurrei sormenagaz olgetan irakasteko.
Edukiak:
· Haur literaturearen historia.
· Iruzkinak egiteko jarraibideak.
· Idazketea.
Helburuak: Euskal Literatura klasikoa ezagutu eta lantzea. XVI. mendetik XIX. mendera. Idazleak eta testuak ezagutu eta landu.
Edukiak:
· Berpizkundea (Bernart Etxepare...).
· Barrokoa (Axular...).
· Klasizismo barria (Mogel...).
· Erromantizismoa (Etxaun...).
· Neorromantizismoa eta Pizkundea (Arrese Beitia...).
· Generoen agerpena eta garapena (antzerkia, ipuina, eleberria...).
Helburuak: XX. mendeko euskal literaturearen ibilbidea azaldu eta jorratzea, ohiturazaletasunatik postmodernidadera, narratiban zein olerkigintzan. Testu kanokikoak ezagutu eta landu.
Edukiak:
· XX. mendeko euskal narratiba (ohiturazaletasun, esistentzialismoa, esperimentalismoa bangoardia, errealismo magikoa, errealismoa).
· XX. mendeko olerkigintza (sinbolismoa, poesia soziala, esperimentalismoa, bangoardia, azken joerak).
Helburuak:
· 80ko hamarkadatik honako euskal literatureari gainbegiradea emotea.
· Testu azterketarako bideak eskaintzea.
Edukiak:
· Bangoardia osteko egoera aztertzea.
· Estetika barriak aztertzea.
· Idazle barrien belaunaldiak agertzea.
· Azken aldiko eleberrigintza.
· Azken aldiko olerkigintza.
· Azken aldiko ipuingintza.
· Testu azterketea.
Helburuak: Hizkuntza normalizazinoan abiatzeko oinarrizko jakintza teorikoa eta praktikoa zabaltzea. Hizkuntza plangintzara heltzeko bideak proposatzea.
Edukiak:
· Soziolinguistika berbearen esangurea eta bilakaerea.
· Hizkuntza hiru planoak eta hiru axiomak.
· Hizkuntza tipologiak eta euren arteko hartu-emonak.
· Hizkuntza komunidadea.
· Termino batzuk argitu (elebitasuna, diglosia, nazinoa eta estadua, hizkuntza minorizatua eta minoritarioa...).
· Euskeraren bilakaera soziolinguistikoa.
· Hizkuntzen egoerea gure inguruan.
· Hizkuntza plangintza.
Helburuak: Irakasleek informatika arloan dituezan beharrizanei erantzutea izango litzateke helburu nagusia, gehienbat informatika arloko euskal terminologia landuz, euskeraz dagoan softwarea ezagutu eta erabiliz, eta euskal webgune interesgarrienak arakatuz. Ikastaldeagaz adostuko litzateke ikastaroaren benetako edukia euren nahietara egokitu ahal izateko.
Edukiak:
· Terminologia euskeraz.
· Ofimatikako aplikazino orokorrak.
· Posta elektronikoa euskeraz.
· Webgune interesgarriak: bilatzaileak, webgune instituzionalak, kultur arlokoak, euskera lantzeko lagungarriak, hiztegiak...
Helburuak: Internetek euskal gaiak lantzeko eskaintzen dituan baliabideak ezagutu eta erabilten ikasi: e-posta, txat eta foroak euskeraz, euskal webguneak, hiztegiak, materialak euskeraz, euskeraz idatzitako testuen zuzentzaileak...
Edukiak:
· Euskal hiztegiak Interneten (Elhuyar, 3000, Euskalterm, Harluxet, Sinonimoak, Morris, Hiztegi Batua...).
· XUXEN euskera zuzentzailea.
· Euskal tipografia (baska.ttf).
· Euskal instituzino eta erakundeen webguneak (Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak, IVAP-HAEE, Euskaltzaindia, HABE, EITB, EHU, AEK, Eusko Ikaskuntza...).
· E-posta euskeraz (www.euskalerria.org).
· Euskal bilatzaileak (google euskeraz, www.kaixo.com, www.aurki.com...).
· Euskal kultureagaz lotutako portalak eta webguneak (egunkariak, aldizkariak, www.nontzeberri.com, www.jalgi.com, www.zernola.net, www.erabili.com, www.euskaraz.com, www.argia.com, www.zientzia.net, www.bizkaiera.net, www.elhuyar.com...).
· Txata eta foroak euskeraz.
· Mapak.
· Eskolarako materialak.
· ...
Helburuak:
· Bizkaierearen agerpena eskolan aztertzea.
· Bizkaierearen lanketearen bidegarritasuna aztertzea.
· Sarrerarako oinarrizko baldintzak eta erabakiak aztertzea.
· Bizkaierearen lanketa formala eta ez-formalerako oinarrizko curriculuma-a eratzeko orientabideak prestetea.
· Metodologia eta erizpideak erabagi eta adostea.
· Estrategia posibleak.
Edukiak:
· Hausnarketea teorikoa eta justifikazinoa.
· Erabagi orokorrak.
· Helburu eta edukiak.
· Neurketa eta ebaluazinoa.
Helburuak: Ondo elikatzearen garrantziaz ulertaraztea, jakien ezaugarriak eta funtzinoak ezagutzea eta jateko ohitura txarrak baztertzea. Hau guztia ulertzeko jarduera teorikoak zein praktikoak izango dira.
Edukiak:
· Elikagaien inguru kontzeptuala.
· Elikagaien sailkapena.
· Nutrizinoaren inguruko gomendioak.
· Elikadura haurtzaroan.
· Elikadura nerabezaroan.
· Emakumea eta elikadurea.
· Elikadureagaz zerikusia daukien gaixotasun batzuk.
· Oinarrizko pausuak dieta orekatu bat prestetako.
Helburuak: Argazkigintza digitalari buruzko oinarrizko kontzeptuak ikastea.
Edukiak:
· Argazki-makina digitalak.
-
Argazki-makina motak.
-
Abantailak eta desabantailak.
-
Zelan erabili argazki-makinak eta, zehazki, argazki-makina digitalak. Oinarrizko kontzeptuak:
+
Sentikortasuna.
+ Argia.
+ Diafragma.
+ Eremu-sakonera.
+ Konposizinoa.
· Argazkia egin osteko prozesua.
-
Artxibo mota nagusiak.
-
Argazkien tratamendua:
+ Argazkiak argitu/ilundu.
+ Kontrastea.
+ Koloreen tratamendua.
+ Fokatzea.
+ Argazki zaharren konponketa.
Helburuak:
· Euskerak corpus laburra euki arren, hizkuntzalaritzak eskintzen deuskuzan tresnakaz euskalariek landutako teoriak eta proposamenak ezagutzea.
· Euskerak dituan ezaugarriak eta berben jatorriaren azalpen praktiko eta teorikoak emotea.
· Praktikan oinarritutako teoria bat bideratzea.
Edukiak:
· Euskararen jatorriari buruzko ikerketak, hipotesiak eta kontrateoriak.
· Glotokronologia.
· Akitanieraren garrantzia, lekukotasunak.
· Maileguak, latindar inperioaren eragina.
· Testu zaharrak.
· Bibliografia.
· Zenbait lekukotasunen inguruko hausnarketak.
*
Atal guztietan ikasleek adibideak landuko ditue, eurek proposatutakoak askotan, irakasleak bideratuta.
|