Labayru Ikastegia, ekimen pribatuz sortua, 1970 urtean hasi zan lanean, eta 1977an eregi zan legezko nortasunaren jabe eukan erakunde modura. Eleizbarrutiko Ikastegi honen Sortzeko Erabagi-Agirian bertan be gure elizbarrutiaren eginbeharretariko bat euskal kulturaren berarizko balioak aintzat hartu eta euroi aurrera eragitea dala jasoten da. Hain aberatsa eta bakarra dan kultura hau ondo preziatzen dala erakusteko gogoa be gogoratzen da bertan, eta honekin batera, kultura hau laguntzarik handienaren premian dagoala. Estatutoetan –bigarren artikuluan– Labayru Ikastegiaren helburu nagusia Euskal Herriaren kultur balioak garatu eta eguneratzearen alde izango diren zereginei ekin eta zerbitzuak eskaintzea dala zehazten da. Helburuok lortzeko, Ikastegionek leku bitan egiten dau lana: Egoitza eta Hizkuntza Arloa Bilbon daukaz: Aretxabaleta, 1-1. 48010 Bilbao Tel.: (+34) 94 44376 84 Faxa.: (+34) 94 443 77 58 "Mikel Zarate" Literaturako Iker Mintegia, euskera eskolak eta Itzulpen Zerbitzua be bertan dagoz. Etnografia Arloa, Euskal Biblioteka (euskalgaia jorratzen daben liburuakaz osaturiko liburutegia), zerbitzu kartografikoa, argazki-laborategia eta artxiboa eta argitalkuntza zerbitzua: Larrauri, 1-A-5. 48160 Derio (Bizkaia) Tel.: (+34) 94 406 01 71 Faxa: (+34) 94 406 01 73 Derion dago Euskal Heriko Atlas Etnografikoaren Idazkaritza Teknikoaren eta Idazketarako batzordearen egoitza be. |