Jose Basterretxea Oskillaso Gernikan bizi izan zan gaztaroan eta horrek betiko txertatu eutsazan euskerarako eta Gernikarako zaletasunak.
Ikasketaz zientzia-gizona zan, baina hizkuntzen ingurumarian burutu eban lanbide profesionala eta osterantzekoa. Artista sortzailea zan, sorkuntza hori hainbat moldetara bihurtu ebana: literatura, pintura, eskultura, musika.
Euskeraren gaineko ikerketan lan handiak egin ebazan, euskeraren batasunerako eztabaidan be sutsu parte hartu eban eta euskeraren irakaskuntzarako lan didaktikoak prestatzen lan nekagarria egin eban.
Oraingoan idazle legez argitaratu eban lehenengo nobelaren berrargitalpena dakargu, idazle beraren bigarren lana bilduma honetan.
Kurloiak 1962 argitaratu zan, Gernikan bizi izandako gaztezaroaren barri emonaz Patxi protagonistaren bitartez. Lekuak, bizikizunak, personaiak, danak datoz bat orduko garaiko eta herriko giroagaz.
Liburu barruko marrazkiak egileak berak aurreko edizinorako egindakoak dira.
Harpidetza eta liburuak erosteko: labayru@labayru.org
|