<< Intro
castellano   |   français   |   english  
Zer da Labayru
Euskerearen Erabilera Planak
Ikastaroak
Etnografia arloa
Itzulpen zerbitzua
Argitalpenak
Biblioteka
Labayru Gaur
Onomastika
Kontaktua
Lan Poltsa
Corpusa
 
 
 

•  Labayruko mailak
       Alfabetatze mailak (1-3)
       Goiko mailak (4-5)

•  Beste ikastaro batzuk
       EGA azterketa prestetako ikastaroa
       Hobetze maila
       Bizkaiera lantzen
       Mintzamena
       Administrazinoko eta irakaskuntzako hizkuntza-eskakizunak (perfilak)

•  Ikastaro bereziak
       Itzulpen eskolea

•  Bestelako informazinoa
       Ikastaroen ganeko informazinoa
       EGA azterketa prestetako ikastaroa
       EGA azterketa
       Kontaktua


 Alfabetatze Mailak  (1-3)  

DEKLINABIDEA-ATZIZKIBIDEA. ADITZA I (BIZKAIERAZ). IDAZKERA.
   · Zuzen idazten ikasi.
   · Ahozkoa aberastu.
   · Berbazkoaren eta idatzizkoaren arteko zubia egin.
   · Irakurten ohitu eta zaletu.

JOSKERA I. ADITZA II (BIZKAIERAZ). BIZKAIKO EUSKAL LITERATURA ETA TESTU- AZTERKETA.
   · Joskera hobetu.
   · Idazkera aberastu.
   · Ahozko baliabideak ugaritu.
   · Literaturaren gaineko ezaupideak hartu.

JOSKERA II. ADITZA III (BIZKAIERAZ ETA BATUAZ). EUSKAL LITERATURA ETA TESTU-AZTERKETA.
   · Esaldien joskera aztertu.
   · Idazkera jasoa landu.
   · Literaturan murgildu.
   · Bizkaiera landu eta euskera batura hurreratu.

EGA (AZTERKETA)
   · Labayru Ikastegia, EGA azterketak eratu eta ebaluetako zentro homologatua da.



 Goi Mailak   (4-5)  

MORFOJOSKERA. ADITZ KONPARATUA. EUSKAL LITERATURA ETA TESTU-AZTERKETA.
   · Testuak maila morfologikoan eta sintaktikoan aztertu.
   · Aditz batua ikasi.
   · Euskal literatura eta kultura gaietan sakondu.

IPARRALDEKO LITERATURA. EUSKAL FONETIKA ETA FONOLOGIA.
DIALEKTOLOGIA. DIAKRONIA. TESTU ZAHARREN AZTERKETA. EUSKAL HIZTEGIGINTZA.

   · Iparraldeko euskalki eta literaturara hurreratu.
   · Euskeraren barruko egiturek historian zehar euki daben bilakaera aztertu.
   · Euskalkiak aztertu.
   · Berben esangurak eta adierak landu.

GOI AGIRIA (LAN MONOGRAFIKOA)
   · Ikasleak hautatuko dau ikertu gura dauen gaia.
   · Gai horri buruzko lana egin irakasle baten gidaritzapean.
   · Lanaren ahozko aurkezpena.



 EGA prestetako ikastaroa  

   · Atariko probak.
   · Joskera arazoak / Berridazketak.
   · Entzumena.
   · Mintzamena.
   · Idazlanak.
   · Sinonimoak.
   · Ohiko akatsak.



 Hobetze maila 1

Norentzat: euskalduntze eta alfabetatze goi mailetako ikasleentzat. Euskeraren ezagutzan sakontzeko edo lortutako mailari eusteko.

   · Gramatika arazoak.
   · Aditza euskalkiz euskalki.
   · Oinarrizko itzulpena.
   · Ahozko erregistroak.
   · Euskal kultura.




 Bizkaiera lantzen  

Norentzat: batuzko eredutik bizkaierara hurreratu gura dabenentzat.

   · Bizkaierazko aditza.
   · Hiztegi eta esapideak.
   · Ahoskera.
   · Bizkaieraren azpieuskalki eta aldaerak.
   · Saio teoriko eta praktikoak.



 Mintzamena  

Norentzat: berbazko gaitasuna hobetu gura dabenentzat.

   · Berbetan erraztasuna lortzeko.
   · Akatsak zuzentzeko.
   · Herriko hizkera bizira hurreratzeko.
   · Berbaldia atontzeko lagungarriak erabilten ikasteko.




 Administrazinoko eta irakaskuntzako hizkuntza-eskakizunak (perfilak)  

Norentzat: hizkuntza-eskakizunetako azterketak prestau gura dituenentzat (bizkaieraz eta batuaz).

   · Azterketak prestetako saioak.
   · Berbaldia atontzeko lagungarriak.
   · Idazteko teknikak.
   · Irakurmena lantzeko eta hiztegia aberasteko ariketak.



 Itzulpen Eskolea 1

1.- EUSKAL ITZULPENERAKO GRAMATIKA. ITZULPEN OINARRIZKOA. ITZULPEN KONPARATUA.
      · Euskal gramatika egitura garrantzitsuenak itzulpenerako.
      · Korapilo eta akats nabarmenenak zuzendu.
      · Oinarrizko ereduen itzulpena (oharrak, artikuluak, eskutitzak, etab.).
      · Itzulpen teknikak.
      · Euskal itzulpen eredugarrienen azterketa.

2.- ITZULPEN TEKNIKOA. ADMINISTRAZINO ETA LEGE-HIZKUNTZA. ITZULPEN LITERARIOA.
      · Kultura gai hautatuen itzulpena: artea, historia, natur-zientziak, etab.
      · Administrazinoan erabilten diran eredu idatzien itzulpena.
      · Testu-txatal aukeratuen itzulpen-saioak.

1 Itzulpen ikastaroak edo Hobetze maila egin ahal izateko, euskerako agiriren baten jaube izan beharko da: Hizkuntza Eskolako Gaitasun Agiria, EGA edo Labayru Ikastegiaren Oinarrizko Ikas Agiria, Administrazinoko hirugarren hizkuntza-eskakizuna edo Irakasleen bigarren hizkuntza-eskakizuna. Era berean, unibersidade mailako ikasketak euskeraz egin dituenek eta Derioko Ikastaroko bost mailak eginda daukiezanek be erea eukiko dabe ikastaro horreek egiteko.



 Ikasturtearen gaineko datuak  

Matrikula:

   Ohiko ikastaroak:   240 euro.
   Ikastaro bereziak:   345 euro.

 

Izen-emotea:

   Noiz egin:   Irailaren 3tik urriaren 4ra.
   Zelan egin:   1. NAren fotokopia ekarri.
    2. Ikaslearen fitxa bete Labayruko egoitzan.
    3. Matrikula-dirua k/k honeetariko baten sartu:
          Bilbao Bizkaia Kutxa: 2095-0126-25-2035006949
          Caja Laboral-Euskadiko Kutxa: 3035-0019-90-0190019969
     4. Diru-sartzearen erresguardoa Labayru Ikastegiko idazkaritzara eroan.

 

Sarrera azterketa:
Ikasle barri guztiei sarrera froga egingo jake (Labayruko mailetan sartzeko).
Urriaren 1ean (astelehena) arratsaldeko 4retatik aurrera.

 




 EGA azterketa prestetako ikastaroa

  Noiz:   Irailaren 26tik zemendiaren 15era
  Ordutegia:   17:00etatik 20:30etara
  Izena emoteko epea:   Irailaren 3tik 25era
  Matrikulea:   240 euro

 




 EGA azterketa 

Labayru Ikastegiko lehenengo hiru mailak gainditu dituenek daukie Ikastegi honek eratzen dauen EGA azterketara aurkezteko eskubidea.

    Azterketa egunak:

   Atariko probea:   Zemendiaren 16a.
   Idatzizkoa:   Zemendiaren 23a.
   Ahozkoa:   Zemendiaren 24a.


    Izena emoteko epea: urriaren 1etik 31ra.



 
 Kontaktua  

Helbidea:        LABAYRU IKASTEGIA

 

Aretxabaleta kalea 1, 1.

 

48010 Bilbao.

 

Tel.: 94 443 76 84

 

Faxa: 94 443 77 58

 

e-maila: labayru@labayru.org

 

Bulego orduak:     9.00-13.00

 

16.00-18.30 (barikuetan izan ezik)