<< Intro
castellano   |   français   |   english  
Zer da Labayru
Euskerearen Erabilera Planak
Ikastaroak
Etnografia arloa
Itzulpen zerbitzua
Argitalpenak
Biblioteka
Labayru Gaur
Onomastika
Kontaktua
Lan Poltsa
Corpusa
 
 
 
 
 



Ikastaroa: Euskal etnografia on-line.
Antolatzailea: Barandiaran Fundazioa.
Laguntzaileak: Labayru Ikastegia, Asmoz Fundazioa eta Eusko Ikaskuntza.

Matrikula epea: Urriaren 1era arte.
Ikastaroaren prezioa: 300 euro.

 

 

Barandiaran Fundazioak, Labayru Ikastegiko Etnografia arloaren, Asmoz Fundazioaren eta Eusko Ikaskuntzaren laguntzaz, Euskal Etnografia izeneko on-line ikastaroa eratu dau.

Urriaren 15ean hasi eta gitxienez 55 ordukoa izango dan ikastaroonek hilabete biko iraupena izango dau eta gaztelaniaz landuko da. Izena emoteko epea urriaren 1era arte egongo da zabalik.

Gaiak, etnografian adituak diran irakasle eta jakitunak landu ditue, batez be, Etniker Euskalerria taldeetako kideak dira, salbuespen bat edo bestegaz. Esaterako, J.A. Rubio-Ardanaz (Extremadurako Unibersidadeko Antropologia Fakultadeko irakaslea).

Jorratuko diran gai nagusiak honakook dira: Sarrera; Metodologia; Inguru fisikoa eta kulturala; Etxea eta familia; Medikuntza, garbikuzia eta gaixotasunak; Jaiotza, gaztaroa, ezkontza eta heriotzaren gaineko erritoak; Jokoak; Ogibideak (abeltzantza, nekazaritza, arrantza eta euskolangintza); Auzoa; Herri-erlijinoa; Herri egutegia eta siniskera eta mitologia. Guztira 12 gai.

Norentzat dan? Bizi dogun gure euskal inguruaren gaineko errealidade soziala eta kulturala ezagutu gura daben edozeinentzat.