Ignazio Argiñarena Otsotorena errazkindarra, gerra zibilean, 'nazionalen' bandoan ibili zan Lácar Tertzioan, errekete. Gerraren esperientziak injustizia eta soldaduen manipulazinoa erakutsi eutsazan. Arazo ekonomikoak behartuta, 1950ean Uruguayra emigrau eban. Han aurrera atera zan eta familia ederra euki eban, halanda be ezin izan eban inondik be Errazkineko lorratza ahaztu. Euskera landu bakoa eban arren, bertsolaritzari ekin eutsan bertan eta idatzi be egin zituan. Bere lekukotza interesgarria da emigranteen bizimoduaren adibide gisa.
Ignazioren biografia eta bertsoak batuta, haren inguruan bizi izan diran beste askoren bizimodua be jasota geratuko da.
Oscar Alvarez Gila eta Alberto Irigoyen Artetxek, bien interesak bat eginda eta indarrak batuta, Ignazioren lana eta biografia bildu dabez liburu honetan.
Harpidetza eta liburuak erosteko: labayru@labayru.org
|